Aranzadi
Hegazti identifikazioa mendian: kantuak eta zentsoak Lekunberrin (2026/06/13)
Hegazti identifikazioa mendian: kantuak eta zentsoak Lekunberrin (2026/06/13)
Ezin izan da jasotzeko erabilgarritasuna kargatu
2026KO EKAINAK 13
PROGRAMA
Lekunberriko Autokarabanen eremitik Antonea Etxerainoko gidatutako ibilaldia.
-
Hegaztien identifikaziorako gakoen azalpena, haien kantuen bidezko detekzioan oinarrituta, baita espezie hautemandakoen identifikazio zuzena errazteko baliabideak eta jarraibide praktikoak ere.
-
Hegaztien zentsu-metodologien sarrera, ikerketaren helburuen arabera duten aplikazioa, eskaintzen dituzten emaitza motak eta haien erabilgarritasuna, adibide praktikoen bidez ilustratuta.
Ordutegia: 09:00-12:00h
Lekua: Autokarabanentzako eremua, TOKI-ALAI sagardotegiaren ondoan (Lekunberri)
EMAN programa ugal garaiko populazioen monitorizazioan oinarritzen da. 2010an habiatu zen eta Eraztunketa Bulegoko programa koordinatuen artean zaharrena da. Programa honen helburua, epe luzean eta joerak estimatzeko asmoz, hegazti habiagile arrunten (batez ere paseriformeen eta antzeko tamaina duten gertuko talde taxonomikoen) populazio-aldagai nagusiak kalkulatzea da: ugaritasun-indizea, produktibitatea eta biziraupena.
Partekatu
